Noiz aurkeztu behar dut sartzeko eskaera Deustuko Unibertsitatean, 2012-2013 ikasturtean unibertsitatean gradu bat ikasi nahi badut?
2012ko urtarrilaren 10etik maiatzaren 25era egin dezakezu. Sarrerako azterketa duen gradu bat egin nahi baduzu, eskaera aurkezteko azken eguna 2012ko maiatzaren 18a izango da.
Egin zenezake
Titulazioan sarrera-proba egin behar bada:
- Bilboko campusa:
- 1. deialdia (martxoaren 3an): 2012ko urtarrilaren 10etik otsailaren 22ra
- 2. deialdia (maiatzaren 23an): 2012ko otsailaren 23tik maiatzaren 18ra
- Donostiako campusean:
- 1. deialdia (martxoaren 2an): 2012ko urtarrilaren 10etik otsailaren 22ra
- 2. deialdia (apirilaren 28an): 2012ko otsailaren 23tik apirilaren 20ra
- 3. deialdia (maiatzaren 25ean): 2012ko apirilaren 23tik maiatzaren 18ra
Titulazioan sarrera-proba egin behar ez bada:
- 2012ko urtarrilaren 10etik maiatzaren 25era
Non aurkeztu behar dut eskaera?
Sarrera eskaera Idazkaritza Orokorrean aurkeztu behar da, Bilboko campusean zein Donostiakoan.Campus bakoitzean 3 gradu aukeratu ahal izango dituzu gehienez, lehentasunaren arabera.
Campus bakoitzeko gradu batean sarrera eskaera egin nahi baduzu, bi sarrera eskaera aurkeztu beharko dituzu, campus bakoitzeko bat. Halakoetan, EZ da beharrezkoa agiriak bikoiztuta aurkeztea, eskaeretako batean egin eta bestean egin dela adieraztea nahikoa da.
Urtarrilaren 10etik jaso ahal izango dituzu Deustuko Unibertsitateko Bilboko eta Donostiako titulazioetarako behar dituzun inprimakiak edo, nahiago baduzu, Sarrera eskaerak on-line jaitsi ahal izango dituzu.
- Donostiako campusa 2012-13
- Bilboko campusa 2012-13
- LOE batxilergoko ikasleentzat:
- Baliozko nortasun agiria: NAN txartela edo pasaportea atzerritarrentzat (EBko kide diren herrialdeetako herritarrek ere balio nortasun txartela) edo fotokopia eta egiaztatzeko jatorrizko kopia.
- DBHko 4. mailako kalifikazioak
- Batxilerreko 1. mailako eta 2. mailako kalifikazioak, eskaera egin artekoak.
Batxilergotik ez bazatoz, begiratu sarrera inprimakian bertan zer agiri erantsi behar duzun.
Zer hartzen dute kontuan titulazio horietan onartua izateko?
· Ikasketen historia
· Sarrera eskaeran emandako informazioa
· Eskatutako gaitasunen profila
· Hautagaien balorazioa
· Zenbat plaza edo toki dagoen
· Sarrera probaren emaitza (sarrera proba behar duten titulazioetarako)
Nola dakit onartu nauten eta, onartu banaute, zer egin behar dut?
1. Hautagai guztiok jasoko duzue sarrera eskaeraren idatzizko erantzuna postaz, baina, nahiago baduzue, consulta de admisiones ere kontsulta dezakezue zuen hautagaitza zertan den.
2. Egin nahi zenukeen graduan onartzen bazaituzte, gutunean adieraziko zaizu tokia gorde behar duzun ala ez, eta nola egin behar duzun.
3. Onarpen gutuna edukita ?matrikula egiteko ezinbestekoa da-, gutunean adierazten zaizkizun egunetan egin ahal izango duzu matrikula unibertsitatean.